Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Erdialdea
2008ko uztailak 9, Asteazkena

2005-08-31 | 14:29:21

Sutea

Bulebarreko Discobolo diskotekako sutea itzali egin dute

Bulebarreko Discobolo diskotekako sutea itzali egin dute. Gaur, 10:00ak aldera kea ateratzen hasi da diskotekatik. Suhiltzaileen hiru kamioi, furgoneta bat eta bi auto bertaratu dira berehala sua itzaltzera. Ertzaintzaren patruila bat, zenbait udaltzain eta Iberdrolaren furgoneta bat ere diskotekara hurbildu dira. Esan bezala, eguerdian sutea itzali dute.

Dirudienez, matxura elektriko batek eragin du sutea. Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, distoteka itxita zegoen eta ez da zauriturik izan. Hala eta guztiz ere inguruko dendak eta etxebizitzak hustu behar izan dituzte segurtasunagatik.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.