
Okendotik Bulebarrerako errepidea gaur irekiko dute
Zirkulazioa
Maiatzan hasi ziren Erregina Erregenteko lanak egiten eta horrek eragina izan du inguruko kaleetako trafikoan.
estitxu zabala
Hilabete baino gehiago iraun duten lanak eta gero, gaur zabalduko dute Okendo kaletik Bulebarrera doan errepidea.
Maiatzan hasi ziren Erregina Erregente kalean lanak egiten, eta horrek eragina izan du inguruko kaleetako zirkulazioan. Kale batzuk moztu egin dituzte eta beste batzuetan norabidea aldatu dute
Uztaila hasieran itxita
Amaratik edo Antiguatik zetozen autobusak Bulebarrera sartzeko Okendo Kaletik Bengoetxea kalera joan behar izan dute orain arte. Hortik Legazpi kalera joaten ziren Bulebarrera sartzeko. Beraz, Legazpi kaleko norabidea aldatua egon da azken asteetan. Autobusek ez ezik, Bulebarrera joan nahi zuten autoek ere ibilbide bera egin behar izan dute.
Uztailaren 5era arte astebetez itxita egon zen Erregina Erregentearen kalea. Izan ere, astebete itxita eman ondoren, asfaltoa jartzen hasi ziren Erregina Erregentearen kalean.
Kale horreta, eta batez ere udaran, auto ilara handiak sortzen ziren maiz, eta horregatik erabaki zuen Udalak zirkulazio aldaketak egitea.
Bestalde, Okendo eta Bulebarreko parkinetara sartzeko sarrera komuna erabilgarri izango da gune honetako obrak amaitzean, baina oraindik ez dakite ziur noiz zabalduko duten. Sarrera bakarra izango denez, lurrazpian aukeratu beharko da aparkaleku baterako edo besterako bidea.
Lan guztiek hiru milioiko aurrekontua izango dute.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.